XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bigarren ager-aldia Saul: Ai! ikara, daldara....

(Dabid ikusi orduko) Kanta zak, kanta zak, artzaina.

Dabid:
Zeru zeruek aipatzen dute Jainko Jauna,
Izartegiak haren lana.

Goizak goizari erraiten dio Hak egina,
Gauak gauari berri ona (S. 18, p. 469).

Goizak errana eta gauaren berri ona
Adi ditaken errexena.

Mundu guzirat badoa heien hit ozena,
Lurrez lur heiek diotena.

Zu beti, Jauna,
Denetan ari.

Den hoberena.

Zuk nahi hori.

Han eman dio iguzkiari egon-toki,
Dadien handik beti jeiki.

Errege jaun bat gelatik bezein lorioski,
Bidean bozik baita joaki.

Bazterrez bazter zeru zeruan da ibilki,
Hango bideak ongi dazki.

Mundu guzirat igortzen baitu, zoin nasaiki,
Bai indar eta bai iguzki. Zu beti, jauna,...

Saul: Hau bihotzaren freskura! Hau mendietako ur-xirripen xaramela! Eliab, dagola zure anai ttikia gurekin.

Eliab: Jese gure aita xaharrak pena hartuko du.

Saul: Erregeren manua! (Daldara hasten zaio berriz) Daldara, daldara... Hau ikara! Kanta zak, kanta zak.